Sanjuanetako rifa
GASTE, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarrak aurtengo San Juan jaietan saldu dituen rifen zenbaki saridunen zenbakiak plazaratu ditu. Euro baten truk saldu dituzten rifak dira eta jaietan egin dituzten ekitaldiak aurrera ateratzeko beharrezkoa zen finantziazioaren parte handi bat ere bilakatu da diru kopuru hau. Lehen saria 1818 zenbakia da eta zenbaki honen jabeak ALFAren produktu sorta irabaziko du, etxeko lanak errazago egiteko eskainitako irabaiagailua, aspiragailua eta josteko makina hain zuzen. Bigarren saria berriz, bi pertsonentzako afaria da, Arrateko Cantabria jatetxean. Sari hau lortuko du 1430 rifa zenbakia egokitu zaionak. Zenbaki saridunak joan zen larunbateko (hilak 30) Loteria Nazionalekoak dira. Hauen azken lau zifrak hartuta atera dituzte irabazleen zenbakiak. Zenbaki saridunen jabeek …etakitto! Euskara Elkartearen egoitzan har ditzakete opariak, Urkizu 11. dorrean. Uztailaren 15a baino lehen hartu behar dira aipatutako sariak; ordutegia goizeko 9tik 15etara eta arratsaldeko bostetatik iluntzeko zortzietarakoa da.
Iruzkina gehitu
Iruzkinak: