| Arrateko jaiek osagai berria izango du aurten, izan ere GASTE
elkarteak Sagardo kupel handi bat jarriko du hilaren 8an Arrateko
zelaian. Beraz, egun guztian zehar gerturatzen den orok izango du
Hernanitik ekarritako sagardoa kupelatik atera berri dastatzeko
aukera. Kupelaren inguruan, edariaz gain, pintxoak ere dastatzeko
aukera eskeiniko dute. Ehundaka txorizo eta solomo pintxo jarriko
dituzte eskuragarri gerturatzen diren guztientzat. Aurtengo Arrate
eguna larunbata dela kontuan hartuta, jende asko hurreratuko da
Santutegi ingurura, eta beraz, jai giro horretan Kupelak jende asko
erakarriko duela aurreikusten dute GASTEkoek.
Horrez gain, drogekiko prebentzio gisa Eusko Jaurlaritzaren diptiko
batzuk ere banatuko ditu. Uztailean, GASTEko hamabost kidek ikastaroa
eman zuten Eibarko Udaleko gizartekintzarekin elkarlanean. Ikastaroan,
jaietan drogen presentziaren aurrean zer egin izan zuten aztergai.
Bertan jasotako informazioa banatuko dute Arrateko zelaian.
Beraz, indarberrituta emango dio ongietorria ikasturteari GASTE (Giro
Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra) elkarteak. Sanjuanetan ekindako
ibilbideari jarraipena ematengo zaio modu honetan. Orduan partehartzea
handia izan zenez, herriko gazte guztiei asteburu honetan ere giro
atseginaz gozatzeko gonbitea egiten diete elkartetik. Lortutako diruaz
etorkizunean ekimen berriak izatea ahalbidetuko du, izan ere urte
osoan zehar Eibarko gazteria bizi egotea da elkartearen bokazioa. |