| BERRIAK: | 1 | 2 | hurrengoa » | azkena »» |
| <2007/09/28 || 22:24> hasier |
| Foroa |
| Orrixa bastante lagata dau, beste gauza batzuen hartian oporrak igaro ditxugulako (trabajar lo minimo o menos) ta oiń klasak hasi ditxugulako.
Beraz, Foroaren helbidia hemen jarrikou (probisionalmentian), ta hobekuntzak itxen ditxugunian aurrero, txukun txukun lagakou dana, argi ta garbi (ta orrixan dauzen kode erroreak konpondu be :P). FOROA: http://boards5.melodysoft.com/app?ID=giroalaia Hasier. |
| <2007/09/09 || 21:29> josu_mendikute |
| GASTEren adierazpena Arrateko autobusak bertan behera uztearen aurrean |
| Arrate bezpera gauerako antolatuta zegoen autobus zerbitzua bertan behera geratu zen inongo abisurik gabe; goizeko 7ak arte orduro autobusean jaisteko aukera zegoela jakinarazita egon arren. Horren aurrean, eta hainbat eskaera jaso ondoren, GASTEk zera adierazi nahi du: 1. Autobus zerbitzu honen antolatzaileen erantzukizun eza eta jai guztietan zehar ganorazko autobusak ez jartzea salatzen dugu. 2. Udalaren ekimenek ezegonkortasuna sortzen dute jai arloan. Kezkatzekoa da, horrelako kasuek gazteak desanimatzen baitituzte. 3. Datorren urterako Arrateko jaietan autobus zerbitzu egokiago bat eskatzen dugu. Arrate bezperak, baina baita Arrate Egunak ere, gaueko garraio zerbitzua behar dute eta ez batak ez besteak, ez dute izan. Eibarren Kulturaren alde lanean buru-belarri eta musutruk ari direnenganako adarjotzea iruditzen zaigu. |
| <2007/09/04 || 1:19> josu_mendikute |
| GASTEk sagardo kupela jarriko du Arraten |
| Arrateko jaiek osagai berria izango du aurten, izan ere GASTE elkarteak Sagardo kupel handi bat jarriko du hilaren 8an Arrateko zelaian. Beraz, egun guztian zehar gerturatzen den orok izango du Hernanitik ekarritako sagardoa kupelatik atera berri dastatzeko aukera. Kupelaren inguruan, edariaz gain, pintxoak ere dastatzeko aukera eskeiniko dute. Ehundaka txorizo eta solomo pintxo jarriko dituzte eskuragarri gerturatzen diren guztientzat. Aurtengo Arrate eguna larunbata dela kontuan hartuta, jende asko hurreratuko da Santutegi ingurura, eta beraz, jai giro horretan Kupelak jende asko erakarriko duela aurreikusten dute GASTEkoek. Horrez gain, drogekiko prebentzio gisa Eusko Jaurlaritzaren diptiko batzuk ere banatuko ditu. Uztailean, GASTEko hamabost kidek ikastaroa eman zuten Eibarko Udaleko gizartekintzarekin elkarlanean. Ikastaroan, jaietan drogen presentziaren aurrean zer egin izan zuten aztergai. Bertan jasotako informazioa banatuko dute Arrateko zelaian. Beraz, indarberrituta emango dio ongietorria ikasturteari GASTE (Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarra) elkarteak. Sanjuanetan ekindako ibilbideari jarraipena ematengo zaio modu honetan. Orduan partehartzea handia izan zenez, herriko gazte guztiei asteburu honetan ere giro atseginaz gozatzeko gonbitea egiten diete elkartetik. Lortutako diruaz etorkizunean ekimen berriak izatea ahalbidetuko du, izan ere urte osoan zehar Eibarko gazteria bizi egotea da elkartearen bokazioa. |
| <2007/07/03 || 2:21> josu_mendikute |
| Sanjuanetako rifa |
| GASTE, Giro Alaia Suspertzeko Talde Eibartarrak aurtengo San Juan jaietan saldu dituen rifen zenbaki saridunen zenbakiak plazaratu ditu. Euro baten truk saldu dituzten rifak dira eta jaietan egin dituzten ekitaldiak aurrera ateratzeko beharrezkoa zen finantziazioaren parte handi bat ere bilakatu da diru kopuru hau. Lehen saria 1818 zenbakia da eta zenbaki honen jabeak ALFAren produktu sorta irabaziko du, etxeko lanak errazago egiteko eskainitako irabaiagailua, aspiragailua eta josteko makina hain zuzen. Bigarren saria berriz, bi pertsonentzako afaria da, Arrateko Cantabria jatetxean. Sari hau lortuko du 1430 rifa zenbakia egokitu zaionak. Zenbaki saridunak joan zen larunbateko (hilak 30) Loteria Nazionalekoak dira. Hauen azken lau zifrak hartuta atera dituzte irabazleen zenbakiak. Zenbaki saridunen jabeek …etakitto! Euskara Elkartearen egoitzan har ditzakete opariak, Urkizu 11. dorrean. Uztailaren 15a baino lehen hartu behar dira aipatutako sariak; ordutegia goizeko 9tik 15etara eta arratsaldeko bostetatik iluntzeko zortzietarakoa da. |